Gizartea -
Istripua
Motorzale bizkaitar bat hil da Kantabrian izandako istripu batean
Biktima Trapagarango bizilaguna zen. Ezbeharra arratsaldean gertatu da, A-8 autobidean, Onton udalerriaren parean.
EITB MEDIA
Motorzale bizkaitar bat hil da arratsalde honetan Kantabrian izan den istripu batean. 49 urte zituen eta Trapagarangoa zen.
Ezbeharra 16:55 inguruan gertatu da, A-8 autobidean, Onton udalerriaren parean. Argitu gabe dauden arrazoiak tarteko, gidatzen zuen motorra errepidetik atera da.
Guardia Zibila eta bi anbulantzia bertaratu dira ezbeharraren tokira. Osasun langileek biktima suspertzea lortu dute. Aurrez, ezbeharraren lekukoak ere saiatu dira gizona suspertzen. Gurutzetako Ospitalera eraman dute, baina, tamalez, bertan hil da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea