Gizartea -

Epaia

'Tuterako hilketa'ko hiru inputatuetatik bi, errudun

Hirugarrena hilketa estaltzeagatik erruduna dela erabaki dute. Familia erabakiarekin "gustura" dagoela adierazi du hildakoaren anaiak, "epaiketan entzundakoa aintzat hartu eta justizia egin delako".

Epaiketa astelehenean hasi zen Iruñean. Argazkia: EITB.
Epaiketa astelehenean hasi zen Iruñean. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Tudelako hilketa'ko herri-epamahaiak hiru inputatuetatik bi errudun direla erabaki du. Hirugarrena estalketa delituagatik zigortu dute. Javier Martinez Llort gaztearen hilketa 2010eko apirilean gertatu zen.

Epaimahaiko sei emakumeek eta hiru gizonak euren erabakia iragarri dute larunbat gauean. Azaldu dutenez, hiru akusatuetatik bik hilketa egin zuten, Nafarroako Justiziako Epaitegi Nagusiaren arabera.

Gainera, epaimahaiaren ustez, A.G., 36 urtekoa; K.H., 21 urtekoa; eta M.K., 25 urtekoa; Martinez Llort-i larderia erabiliz lapurtzeagatik errudun dira. Horrez gain, hirugarren inputatua, hilketa estaltzeagatik zigortu dute.

Epaiketa astelehenean asi zen eta ostegunean epaia emateko prest geratu zen. Azken saioan, hiru akusatuek Martinez Llort hil izana ukatu zuten.

Hildakoaren familia, "gustura"

Ramon Martinez Llort hildakoaren anaiak familia erabakiarekin "gustura" dagoela adierazi du, "epaiketan entzundakoa aintzat hartu eta justizia egin duelako".

Bere esanetan, "familiak atseden hartuko du" eta "Javi berak merezi bezala gogoratzeko aukera izango du". "Aro berri bat hasten da guretzat, horretan itxaropena genuen, gure bizitzarekin aurre egin eta zoriontsu izaten saiatzeko", esan du Ramon Martinez Llortek. "Astea gogorra izan da baina pena merezi izan du", gaineratu du. Zigorren eskaera

Fiskalak eta akusazioek 19 urteko kartzela-zigorra eskatu dute Martinez Llorten hilketaren bi errudunentzat. Horrez gain, fiskalak hiru urte eta sei hilabete eskatzen ditu hirurentzako larderiaz egindako lapurretagatik eta akusazioek, aldiz, lau urte.

Bi errudunen defentsek 15 urteko kartzela-zigorra eskatzen dute, eta hilketa estali zuenarentzat, aldiz, sei hileko kartzela-zigorra.

Gainera, hiru akusatuen defentsek 2 urteko kartzela zigorra ere eskatu dute lapurreta eta indarkeria delituengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea