Gizartea -

Etxeko indarkeria

Semeari eraso egin eta bi hortz apurtzeagatik atxilotu dute, Iruñean

Semearen neska-lagunak, adingabea, aitaren aurkako salaketa jarri du eraso egiteagatik eta urruti egoteko agindua ere eskatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeako Udaltzaingoak 43 urteko gizonezkoa atxilotu du, errumaniarra, ustez semeari eraso egin eta bi hortz apurtzeagatik.

Iruñeako Udalak aditzera eman duenez, erasoa ostegunean izan zen, 15:00ak aldera, Txantreako Ezcaba enparantzan, eta agenteak bertara iritsi zirenean, erasotzailea jipoitzen ari ziren bere familiakoak.

Atxilotuak ez zuen osasun zerbitzuen laguntzarik behar izan eta polizia-etxera eraman zuten, Udalaren esanetan. Semearen neska-lagunak, adingabea eta errumaniarra, mutilaren aitaren aurkako salaketa jarri du eraso egiteagatik eta urruti egoteko agindua ere eskatu du.

Presioak

Salaketa horretan dioenez, bikotekidearen familiak presioa egiten ari zen harremana bertan behera uzteko. Neska horri 10 hileko alaba hil zitzaion iragan abuztuan, aurreko bikotekideak eztabaida baten ostean Ebro ibaira bota zuelako, Logroñon.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea