Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Gizon bat atxilotu dute Senperen, 55 urteko neska-laguna hiltzeagatik

Emakumearen gorpua ostiralean aurkitu zuten Jendarmeek, labankatuta, Armillaceko bere etxean (Lot-et-Garonne). Gizona atxilotu egin zuten eta berak hil zuela aitortu du.

Baionako Justizia Auzitegiaren argazkia, EITB Mediaren bideo batetik aterata.
Baionako Justizia Auzitegiaren argazkia, EITB Mediaren bideo batetik aterata.
Baionako Justizia Auzitegiaren argazkia, EITB Mediaren bideo batetik aterata.

E.J. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Senpereko (Lapurdi) gizon bat atxilotu du Frantziako Gendarmeriak bere bikotekidea hiltzeagatik. Sud Questek jakitera eman duenez, gizona atxilotuta izan dute azken orduetan eta berak hil zuela neska-laguna aitortu dio Poliziari.

Biktima, 55 urteko emakumea, labankatuta hil zuen Armillacen (Lot-et-Garonne). Jendarmeek ostiralean aurkitu zuten gorpua, bere etxean, gauerdi aldera, eta berehala hasi zire bikotekidearen bila.

Ez da gizonaren inguruko daturik zabaldu, baina Senpereko alkateak Euskadi Irratiari jakinarazi dionez, 12 urte zeramatzan bertan bizitzen. Oraingoz, behin-behineko atxiloaldian dago eta laster Lot-et-Garonneko fiskaltzaren esku utziko dute.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Iparraldea berriak Hendaia bideoak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Matxismoa gaur Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna Lapurdiko berriak