Gizartea -
BIZKAIA
Sute batek lau auto kiskali eta beste bitan kalteak eragin ditu Barakaldon
Garrak goizaldean piztu dira Carmen kalean aparkatuta zegoen auto batean, eta ondoan zeudenetara zabaldu dira. Suhiltzaileek sua itzali dute eta sutearen zergatia ikertzen ari dira.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Lau auto erabat kiskali eta beste bi kaltetu dira bart Barakaldon piztutako sute batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Sua 01:20 aldera piztu da Carmen kalean aparkatuta zegoen auto batean, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko.
Bizkaiko suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera.
Sutearen ondorioz, lau ibilgailu kiskali dira eta ondoan zeuden beste bi ere kaltetu dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea