Gizartea -

Istripupa

53 urteko motorzale bat hil da Usurbilen, ibilgailua bidetik aterata

Motorra bidetik atera da eta errepideko metalezko hesiaren kontra egin du talka, goizaldeko 00:40ean.

N-634 errepidea. Argazkia: Ertzaintza
N-634 errepidea
N-634 errepidea. Argazkia: Ertzaintza

EITB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

53 urteko motorzale bat zirkulazio istripuan zendu da larunbat honetan, motorra bidetik atera ostean. Ezbeharra N-634 errepidean jazo da, Usurbil parean.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbat goizaldeko 00:40 aldera izan da istripua, N-634 errepideko 10. kilometroan. Bertan, BMW R 1200 GS motorra bidetik atera da eta errepideko metalezko hesiaren aurka egin du talka.

Larrialdi zerbitzuak ezbeharra gertatu den tokira bertaratu dira baina ez dute lortu biktima suspertzea. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Herriak eta Hiriak Gipuzkoako albisteak Gizartea Eguneko albisteak Usurbil Albisteak Trafiko-istripu hilgarriak