Gizartea -

Koronabirusa

Osakidetza baheketa egiten ari da Bilbondoko Vivagym gimnasioko erabiltzaileen artean

Ez dute zehaztu zenbat positibo atzeman dituzten, baina dagoeneko hasi dira erabiltzaileei eta langileei probak egiten.

Gimnasio baten artxiboko irudia. Argazkia: Efe
Gimnasio baten artxiboko irudia. Argazkia: Efe
Gimnasio baten artxiboko irudia. Argazkia: Efe

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak gaur arratsaldean jakinarazi du covid-19a atzemateko baheketa orokorra egiten ari direla Bilbondoko (Basauri, Bizkaia) merkataritza zentroko Vivagym gimnasioan, agerraldi bat dela eta.

Osasun Sailak ez du zehaztu zenbat positibo atzeman dituzten, baina dagoeneko hasi dira erabiltzaileei eta langileei probak egiten.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Basauri Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa