Gizartea -

KORONABIRUSA

Gaueko tabernak irekitzea aztertuko dute gaur Osasun Ministerioak eta erkidegoek

Gainera, Janssenen txertoa 40-49 urtekoei ere jartzea onartuko dute. Carolina Darias Osasun ministroa Iruñetik bertatik zuzenduko du Lurraldearteko Kontseiluko Osasun Publikorako Batzordearen bilera.

Gaueko tabernak itxita daude abuztuaren 14az geroztik. Argazkia: Pixabay
Gaueko tabernak itxita daude abuztuaren 14az geroztik
Gaueko tabernak itxita daude abuztuaren 14az geroztik. Argazkia: Pixabay

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazkenero bezala, Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek bilera telematikoa egingo dute. Gaurko batzarrean, Janssenen txertoa 40-49 urtekoei ere ematea onartuko dute, eta, horrez gainera, abuztuaren 14tik itxita dauden gaueko tabernak berriro irekitzea aztertuko dute. Carolina Darias Osasun ministroa Iruñean dago gaur, eta bertatik zuzenduko du Espainiako Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluko Osasun Publikorako Batzordearen bilera.

Jose Maria Vergeles Extremadurako Osasun kontseilariak iragan astean aurreratu zuen gaueko aisialdia berriro irekitzeko lanean ari zirela. Lantzen ari diren zirriborroaren arabera, ezingo da pistan dantzarik egin, bezeroek mahaietan eserita egon beharko dute eta goizaldeko ordu biak baino lehen itxi beharko dituzte ateak.

Extremadurak baldintza horietan berriro irekitzearen alde egin du, betiere, lurraldea lehenengo alerta mailan edo normaltasun berria deiturikoan baldin badago.

Kataluniak ere gaueko aisialdia modu arautuan "laster" irekitzearen alde egin du, kale-edana gutxitzeko. Josep Maria Argimon Kataluniako Osasun kontseilariak azpimarratu duenez, jendeak "aisialdirako" guneak behar ditu gauean.

Atzo, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak uko egin zion patronalak diskotekak berriro irekitzeko egindako eskaerari, baina atea zabalik utzi zuen.

Kantabriako Gobernua ere gaueko tabernak berriro irekitzearen aldekoa da, betiere, ostalaritzako beste lokal batzuen antzeko baldintzetan eta osasun neurriak gordeta.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Espainia argazkiak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea