Gizartea -

Tabakorik gabeko Eguna

Tabakoaren prebentzioaren kostua industriak bere gain hartzea eskatu dute

Tabakoa da tumoreak garatzeko eta minbiziak eragindako heriotzak saihesteko arrisku-faktore nagusia, eta kontsumitzaileen erdiak hiltzen ditu.

Tabakorik gabeko Eguna. Argazkia: EFE.
Tabakorik gabeko Eguna
Tabakorik gabeko Eguna. Argazkia: EFE.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Tabakismoaren Prebentziorako Batzorde Nazionalak eskatu du tabakoaren industriak prebentzioaren eta tratamenduren kostua bere gain hartzea. Horren arabera, industria hilgarria da tabakoarena, eta bi bezerotik bat hiltzen du.

Espainiako Tabakismoaren Prebentziorako Batzorde Nazionaleko kide eta Euskadiko eta Nafarroako Tabakismoari Aurregiteko Elkarteko bozeramaile Joseba Zabalak zigarro-paketeen prezioa garestitzearen aldeko apustua egin du, prezioak eragin zuzena baitu kontsumo-tasan.

Zabalak esan duenez, kontsumitzailea ez ezik, tabako-enpresak ere zigortu beharko lituzkete. Hortaz, egiazko prebentzio plan bat egiteko eta, Frantzian egin duten moduan, tabako-enpresak finantzaketan inplikatzeko eskatu dio Osasun Ministerioari.

Horrela, zerga-sistema berri bat planteatu du Zabalak: Estatuak mozkinen gaineko karga ezartzeko tabako-saltzaileei. Funts horiekin, Administrazioa behartuta egongo litzateke tabakismoaren aurkako proiektuak sortzera.

Halaber, Tabakoaren legea betetzen ez duten enpresei jarritako isunen bidez biltzen dena prebentzio proiektuetara bideratzea proposatu du Zabalak.

Tabakoa da tumoreak garatzeko eta minbiziak eragindako heriotzak saihesteko arrisku faktore nagusia, eta kontsumitzaileen erdiak hiltzen ditu, minbiziaren kontrako mediku-elkarteek azaldu dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Drogak Espainiako Gobernua Minbizia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak