Gizartea -
Marta del Castillo auzia
2013. urtera arte adingabekoen zentro batean sartzea onartu du Cucok
Fernando de Pablo "Cuco"ren abokatuak ez du helegiterik aurkeztuko, zeren nahiz eta sententziarekin "ados ez egon", ez du uste Probintzia Auzitegiak "erabakia aldatuko duenik".
Erredakzioa
Marta del Castilloren auzian estaltze delitu batengatik bi urte eta hamaika hilabetez adingabeko zentro batean egotera zigortu duten "Cuco"ren abokatuak Adingabekoen epaileak hartutako erabakiari helegiterik ez aurkeztea erabaki du. Hori dela eta, "Cuco"k 2013 urteko martxoaren 8ra arte egon beharko du zaintzapean, eta horren ostean askatasuna berreskuratuko du.
Fernando de Pablo "Cuco"ren abokatuak ez dio helegiterik aurkeztuko Sevillako Adingabekoen Auzitegiak abenduan aurkeztutako sententziari, zeren nahiz eta sententziarekin "ados ez egon", ez du uste Probintzia Auzitegiak Rafael Cuerda Sierra epaileak hartutako "erabakia aldatuko duenik", beraz bere bezeroa 2013ra arte zentro batean egotea onartzen du.
Zaindutako etxebizitza batean hiru egun igarotzea zentro itxi batean egun bakarra pasatzearen baliokidea izan dadila erabaki du epaileak. Horrez gain, 50 kilometro baino gehiagoko urruntze agindua 6 egunez errespetatzea eta zentro itxi batean egun bat igarotzea ere baliokideak izatea erabaki du, akusazio partikularraren zein Fiskaltzaren irizpideen kontra.
Akusazio partikularraren helegitea
Zentzu horretan, akusazio partikularra ordezkatzen duen biktimaren familiak Adingabekoen epaileak hartutako erabakia errekurrituko zuela eman zuen aditzera, beraiek eskatutako irizpidea ez baitzen onartu. Oraindik zehazteke dago Ministerio Publikoak erabakia errekurrituko duen, horrek ere zaindutako zentroan egondako 3 egunetik zentro itxiko egun bat bezala zenbatzea eskatu baitzuen.