Gizartea -

Larrialdi klimatikoa

Udazkeneko uholdeak ugaritu egin dira EAEn

XX. mendeko azken hamarkadetan areagotu dira bereziki, aldaketa klimatikoarekin bat eginik.

Uholdeak ugaritu egin dira, klima aldaketarekin bat eginik. Argazkia: EITB Media.
Uholdea Iruñean
Uholdeak ugaritu egin dira, klima aldaketarekin bat eginik. Argazkia: EITB Media.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udazkeneko uholdeak ugaritu egin dira EAEn XX. mendeko azken hamarkadetan, klima aldaketarekin bat eginik, hainbat zentrotako ikerlari talde batek frogatu duenez.

Energia, Ingurumen eta Teknologiarako Ikerketen Zentroak (CIEMAT), Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiak (CSIC) eta Grenobleko Unibertsitateak gidatu dute ikerketa, azken milurtekoan EAEn izan diren uholde handiak aztertzeko asmoz.

Halaber, Euskadiko uholdeen, Ebroko arroaren mendebaldeko sektorearen eta Arabako Arroko aintziraren erregistro sedimentarioaren datuak erabili ditu ikerketa taldeak proiektua egiteko. Honela, zonalde horretan azken 1.400 urteetan izandako uholdeak ikertu dituzte.

Azterketaren arabera, gertaerarik muturrekoenak azken 500 urteetan erregistratu dira, baina gertakari horiek areagotu egin ziren 1830 eta 1870. urteen artean iberiar penintsula kolpatu zuen izotzaldian, Izotz Aro Txikiaren amaierarekin bat eginez.

 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Bizkaia Gipuzkoa Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Uholdeak Larrialdi klimatikoa