Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Gizok batek bere bikotekidea, 42 urteko emakumea, hil du Bartzelonan

Hilketa matxista Corbera de Llobregat udalerrian jazo da. Ez zegoen indarkeria matxistarekin lotutako aurrekari judizialik.

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 urteko gizon batek bere bikotekidea, 42 urteko emakumea, hil du astearte honetan Bartzelonako Corbera de Llobregat udalerrian.

Emakumearen semeak aurkitu du amaren hilotza, indarkeria zantzuekin, eta Esquadra Mossoei deitu die.

Etxebizitzara bertaratu diren agenteek aurkitu dute bigarren hilotza. Antza denez, hildako emakumearen bikotekidea zen, eta, itxura guztien arabera, emakumea hil ostean bere buruaz beste egin du.

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez, ez zegoen indarkeria matxistarekin lotutako aurrekari judizialik.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako albisteak Tratu txarrak gaur Bartzelona bideoak Delituak azken ordukoa Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Mundu matxista Erailketak