Gizartea -
eguraldia
Nabigaziorako abisu horia ezarri dute Euskadin, bi metrotik gorako olatuak direla eta
Abisu horia 13:00etatik 19:00etara egongo da indarrean.
eitb media
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du Euskadin asteazkenerako, itsasaldeko eta nabigaziorako arriskua dela eta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 2,5 metro inguruko olatuak izango dira.
Abisu horia 13:00etatik 19:00etara egongo da indarrean. Aurreikuspenen arabera, eguerditik aurrera hego-ekialdeko haizea mendebal/ipar-ekialdera aldatuko da, 5-6ko indarra hartuko du, eta hala ibiliko da arratsalde osoan. Haizeak itsaski handia edo itsaso zakarra eragingo du.
Olatuen altuera adierazgarria 2,5 metro ingurukoa izango da arratsaldean zehar, eta ipar-ekialdeko hondoko itsasoak 1,5-2 metroko olatuak altxaraziko ditu.