Gizartea -

Gipuzkoa

Masajista bat atxilotu dute Donostian, hiru neskatilari sexu-abusuak egitea egotzita

Salaketaren arabera, masaje bat hartzerakoan egin zizkien gehiegikeriak. Epaileak kautelazko neurriekin aske utzi du ustezko erasotzailea.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak masajista bat atxilotu zuen larunbatean Donostian, hiru adingaberi sexu gehiegikeriak egitea leporatuta, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. 

Epailearen aurrean deklaratu ostean, kautelazko neurriekin aske utzi dute gizona.

Antza, Donostian duen kontsultan gertatu ziren abusuak, neskatoei masajeak ematerakoan. Lehendabiziko salaketa ostiralekoa da eta haren ondotik iritsi dira beste biak.

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, gertakariak argitu eta kasu honekin lotutako biktima gehiago egon daitezkeen egiaztatzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Ertzaintza Indarkeria matxista Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak