Gizartea -

Ez da istilurik izan

Uxotegiko gaztetxea itxi du Ertzaintzak, Donostian

Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak azaldu duenez, Ertzaintzak ez du eraikina hustu behar izan. Tokira heldu direnean (7:20etan) ez da inor egon.

Ez da istilurik izan. Argazkia: EITB.
Donostiako Uxotegi gaztetxea itxi du Ertzaintzak

00:46

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uxotegi Donostiako Alde Zaharreko gaztetxea itxi egin du Ertzaintzak gaur goizean, okupatu zutenetik hiru hilabete igaro direnean.

Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak azaldu duenez, Ertzaintzak ez du eraikina hustu behar izan. Tokira heldu direnean (7:20etan) ez da inor egon.

Sarrailagile batek atera irekitzea lortu du, eta igeltsero batek atea hormatu egin du.

Erakina aurtengo irailean okupatu zuten, Kukutza Errekaldeko gaztetxea hustu eta egun batera.

Donostiako Udalak eraikin horretako okupazioa ikertzeko batzorde bat sortzea onartu zuen. Josetxo Ibazeta Juan Karlos Izagirre alkatearen idazkariak izandako ustezko esku-hartzea ikertuko du batzordeak.

PPk eta EAJk bultzatu zuten batzordea sortzeko ekimena. PSEk ekimena babestu du. Bien bitartean, Bilduko zinegotziak abstenitu egin dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea