Gizartea -

koronabirusa

Irakaskuntza-langileen errefortzua mantenduko dute Nafarroan, 2021-22 ikasturterako

Zentroei egindako iragarpenak, datorren urtera begira, barne-antolaketan lanean hasteko aukera emango die.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak foru erkidegoko ikastetxeei jakinarazi dienez, aurten covid-19a dela eta hartutako neurriak, irakaskuntzako langileen errefortzua arautzen dutenak, 2021-22 ikasturterako ere mantenduko dira.

- Haur Hezkuntzan, neurriek zehazten dute 20tik gorako ratioa duten zentro publiko zein pribatuetan, Departamentuak langile gehigarri bat ipiniko duela 20 ikasletik gora duten kasuetarako.

- Lehen Hezkuntzan, irakasleen lanaldiaren heren bateko laguntza emango zaie zentro publikoei, 20 ikasletik gorako ratioko talde bakoitzeko. Itunpeko ikastetxeetan, laguntza hori lanaldiaren % 10ekoa izango da.

BHIetan, Lanbide Heziketako zentroetan eta Arte Eskoletan, lanaldi laurdeneko laguntza emango zaie, Gobernuaren arabera, 12 unitateko, zentro bakoitzeko gehienez ere irakasle baten laguntzarekin. Halaber, irakaskuntza eredu horiek ematen dituzten itunpeko zentroetan, bi orduko laguntza izango dute 12 unitateko, gehienez ere irakasle bakarrarekin.

Nafarroako Gobernuak adierazi duenez, zentroei egindako iragarpenak, datorren urtera begira, barne-antolaketan lanean hasteko aukera emango die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Gizartea albisteak Gaurko titularrak Albisteak Hezkuntzako albisteak 2024 Koronabirusaren olatua gaur