Gizartea -

NAFARROA

Iruñean Bonolotoa asmatu duen pertsona batek 2,7 milioi euro irabazi ditu

Txartelak Lehen Kategoriako konbinazioa du, hau da, sei zenbaki zuzen. Bigarren kategoriako beste txartel bat, bost zenbaki eta osagarria, Irunen balioztatu dute.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astearte honetan (apirilak 20) egindako Bonolotoaren zozketak 2.786.833,66 euroko saria utzi du Iruñean (Nafarroa), Lehen Kategoriako konbinazioa duen, hau da, sei zenbakiak asmatu dituen pertsona bati.

Txartela Iruñeko Maiteminduen Parkean dagoen 63.075 bulegoan balioztatu dute.

Konbinazioa 5, 9, 12, 23, 37 eta 47 zenbakiek osatu dute. Osagarria 6 izan da, eta itzulketa, 2. Guztira 2.787.458,50 euroko saria irabazi du.

Halaber, Bigarren Kategoriako txartel saridun bat (bost zenbaki eta osagarria) balioztatu dute Irungo (Gipuzkoa) 65.410 bulegoan, Juan Arana kalekoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak Loteria