Gizartea -

Kopako finala

Gazte bat atxilotu dute Kopako finalaren atarian Bilbon izan ziren istiluekin lotuta

Atxilotutako lagunak 21 urte ditu eta dagoeneko epailearen esku utzi dute. Udaltzaingoak ikerketarekin jarraitzen du eta atxiloketa gehiago izan litezke.

Zakarrontzi bat sutan, Bilboko Poza Lizentziatua kalean. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Zakarrontzi bat sutan, Bilboko Poza Lizentziatua kalean.
Zakarrontzi bat sutan, Bilboko Poza Lizentziatua kalean. ETBko bideo batetik hartutako irudia

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udaltzaingoak 21 urteko gazte bat atxilotu du joan den larunbatean, Athleticen eta Realaren arteko Kopako finalaren atarian, Bilbon izan ziren istiluetan parte hartu izana egotzita.

Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, ordena publikoaren, ondasunen eta bideko segurtasunaren aurkako delituak leporatzen dizkiote.

Udaltzaingoak esan du Ertzaintzarekin izandako elkarlanaren ondorioz eta hainbat herritarrek liskarrei buruz bidalitako bideo eta argazkiei esker lortu dutela atxilotutako laguna identifikatzea eta bilatzea.

Atxiloketa eguerdian burutu dute eta dagoeneko gaztea epailearen esku utzi dute. Udaltzaingoak zehaztu du ikerketa irekita dagoela eta atxiloketa gehiago izan daitezkeela.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Athletic Futbola Bilbo Errege Kopa San Mames Gizartea Eguneko albisteak Albisteak