Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Bizkaia laranjan sartu da, eta Bilbo eta Gipuzkoa gorrian sartzear daude

Gipuzkoan, Aretxabaleta eta Azkoitia sartu dira eremu gorrian, eta Markina, Bizkaian. Geroz eta gehiago dira laranjan dauden udalerriak.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Okerrera egiten jarraitzen du egoera epidemiologikoak, eta beste hiru udalerri (Markina, Azkoitia eta Aretxabaleta) sartu dira eremu gorrian, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera.

Horrenbestez, 17 dira egoerarik latzenean dauden 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerriak EAEn: Gasteiz (Araba); Ermua, Markina eta Ondarroa (Bizkaia), eta Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Beasain, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Ordizia, Oñati, Tolosa, Urretxu eta Zumarraga (Gipuzkoa).

Arabaren kasuan, azken 14 egunetan 400 kasu baino gehiago izan dira 100.000 biztanleko (405,8); beraz, gaur egun lurraldea gune gorrian dago. Ildo horretatik, Gasteizek ere gune kritikoenean jarraitzen du (442,99 kasu 100.000 biztanleko).

Bestalde, Amurriok, Agurainek eta Laudiok eremu horian jarraitzen dute.

Bizkaian, Ermuak eta Ondarroak jarraitzen dute eremu gorrian, eta Markina sartu da.

Gune laranjan, aldiz, Abadiño, Amorebieta-Etxano, Bilbo, Getxo, Muskiz eta Sestao. Durango eta Elorrio atera egin dira laranjarik, eta horiz daude. Bilbo gorrian sartzear dago, 393, 39 punturekin. Bizkaia bera ere laranjan sartu da (303,9 kasu 100.000 biztanleko).

Horian hauek daude: Abanto, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Mungia, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sopela, Trapagaran eta Zalla.

Eremu berdean ez dago udalerririk.

Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, Aretxabaleta eta Azkoitia sartu dira, eta bertan jarraitzen dute Arrasatek, Beasainek, Lazkaok, Legazpik, Lezok, Oiartzunek, Oñatik, Ordiziak, Tolosak, Urretxuk eta Zumarragak.

Eremu laranjan, berriz, Astigarraga, Hondarribia eta Zarautz sartu dira, eta Andoain, Bergara, Elgoibar, Errenteria, Lasarte eta Usurbil daude. Gipuzkoako lurraldeak ere eremu laranjan jarraitzen du (392,39 kasu). 

Hauek ditugu gune horian: Azpeitia, Deba, Donostia, Eibar, Hernani, Irun, Mutriku, Orio, Pasaia, Urnieta, Villabona eta Zumaia.

Ez dago udalerririk eremu berdean.

Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Herriak eta Hiriak Santurtzi Sopela albisteak Bizkaia Gipuzkoa Araba Elgoibar Eusko Jaurlaritza Azpeitia Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Arrasate argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Agurain Lekeitio bideoak Durango Zumarraga Azkoitia Ordizia Astigarraga Oñati Beasain Albisteak Osasun albisteak Medikuak Derio albisteak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera