Gizartea -

Ipar Euskal Herria

Gizon bat atxilotu dute Arrueta-Sarrikotan adingabeei sexu abusuak egitea egotzita

Gizona harrera familia gisa aritzen zen Haurtzarorako Gizarte Laguntzaren barruan, "zailtasunak" zituzten haur eta gazteak aterpetzen.

I. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arrueta-Sarrikotako (Nafarroa Beherea) 70 urteko gizon bat atxilotu zuen Frantziako Poliziak asteazken honetan 80 bat adingaberi sexu abusuak egitea eta bortxatzea egotzita.

Gizona harrera familia gisa aritzen zen Haurtzarorako Gizarte Laguntzaren barruan, "zailtasunak" zituzten haur eta gazteak aterpetzen, eta horretaz baliatuta zen erasoak burutzeko. Gizonezkoak 2015etik zeraman eraso horiekin.

Frantziako Poliziak hainbat argazki atzeman ditu haren etxea miatzerakoan. Gizonezkoak ukatu egin du egotzitakoa, baina epaileak behin behinean kartzelaratzea erabaki du, kasua instrukzio epaile baten esku utziz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Sexu erasoak