Gizartea -
TRAFIKOA
62 urteko emakume bat hil da Milagron, bi autok aurrez aurre jota
Ibilgailuetako bateko gidaria, 28 urtekoa, atxilotu egin du Foruzaingoak, zuhurtziagabekeriazko giza hilketaren delitua egotzita. Gidatzeko baimendutako alkohol tasa gainditu egin du atxilotuak.
EITB MEDIA
San Adriango 62 urteko emakume bat hil da, bart, Milagron (Nafarroa), bi autok aurrez aurre jota, NA-134 errepideko 29. kilometroan. Ibilgailuetako bateko kopilotua zen, eta tokian bertan zendu da, kolpearen ondorioz. Auto horretako gidaria, San Adriango 58 urteko gizonezkoa, berriz, larri zaurituta eraman dute Nafarroako Ospitalera.
Bestalde, Foruzaingoak jakitera eman duenez, beste autoko gidaria, Villafrancako 28 urteko gizonezkoa, atxilotu egin dute, gidatzeko baimendutako alkohol tasa gainditu ondoren. Zuhurtziagabekeriazko giza hilketaren delitua egotzi diote.
Foruzaingoak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko.
Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak.