Gizartea -
Koronabirusa
Osakidetzak PCR proba egiteko eskatu die Bilboko Poker tabernako bezeroei
Martxoaren 15etik 22ra egon zirenei dago zuzenduta eskaera. Ez da hitzordua eskatu beharko; nahikoa da Mercedeko osasun zentrora joatea ostiralean, 15:00etatik 20:00etara.
agentziak | eitb media
Osakidetzak PCR proba egiteko eskatu die Bilboko Basurtu auzoko Poker tabernan martxoaren 15a eta 22a artean egon ziren bezeroei. Mercedeko osasun zentroan jarriko dute probak egiteko eremua, ostiral arratsaldean.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ohar baten bidez eskatu die bezero horiei osasun zentrora joan daitezela ostiral honetan, 15:00ak eta 20:00ak artean, covid-19aren diagnosi proba egitera.
Osakidetzak argitu du ez dela beharrezkoa hitzordua eskatzea, nahikoa dela aipatu lekuan bertaratzea, eta gero emaitza SMS bidez jasoko dutela.