Gizartea -
Indarkeria matxista
18 urteko gazte bat espetxera bidali dute Gasteizen, sexu-erasoa leporatuta
Biktimak ostiral goizaldean Alde Zaharreko lokal batean sexu erasoa egin diotela salatu du.
EITB Media | Agentziak
18 urteko gazte bat atxilotu dute Gasteizen, neska bati sexu erasoa egitea leporatuta Arabako Alde Zaharreko lokal batean. Galdekatu ondoren, epaileak gaztea espetxera bidali du arratsaldean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ertzaintzak esan duenez, biktimak ostiral goizaldean Alde Zaharreko lokal batean sexu erasoa egin diotela salatu du.
Ertzainek 18 urteko gazte bat atxilotu dute, sexu erasoaren ustezko egilea delakoan. Gaua ertzain-etxean igaro ondoren, gizona epailearen esku geratu da goizean, eta epaileak kartzelara bidali du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea