Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Gueñes eta Markina-Xemein eremu laranjatik atera dira; Bergara, berriz, sartu
Eremu kritikoenean, gorrian, alegia, ez da aldaketarik izan eta hiru dira eremu horretan jarratzen duten EAEko udalerriak.
A. S. | EITB MEDIA
Arabako datuei dagokienez, ez dago udalerri gorririk, ezta laranjarik ere. Gasteiz horiz dago, Agurain eta Laudio bezala. Amurrio, berriz, berdez.
Bizkaian, Ermua soilik dago egoerarik okerrenean.
Gune laranjan, aldiz, hauek daude: Derio, Elorrio, Mungia, Muskiz eta Santurtzi.
Horian, berriz, hauek daude: Abadiño, Abanto, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Sestao, Sopela, Trapagaran eta Zalla.
Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, Beasain eta Lazkao daude.
Eremu laranjan honakoak daude: Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Ordizia eta Tolosa.
Gune horian, berriz, beste hauek ditugu: Andoain, Azkoitia, Azpeitia, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Orio, Pasaia, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.
Kolore berdean dauden herriak bi dira: Astigarraga eta Usurbil.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.
Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira: