Gizartea -
EZBEHARRA
Motor-gidari bat hil da AP-8an, Mendaron izandako trafiko-istripuan
18:45 aldera gertatu da istripu larria, eta ez da beste ibilgailurik egon nahastuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera. Errei bat itxi dute eta bi kilometroko auto-ilarak sortu dira.
EITB MEDIA
Motorzale bat hil da larunbat arratsaldean AP-8 autobidean, Mendaron, Irungo noranzkoan zihoala izandako trafiko istripuan.
18:45 aldera gertatu da istripu larria. Gidariak motorraren kontrola galdu du eta segurtasun-hesieran kontra jo du. Ez da beste ibilgailurik egon nahastuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera.
Errei bat itxi du Ertzaintzak istripuaren ostean eta bi kilometroko auto-ilarak sortu dira. 20:00etan horrela jarraitzen zuen errepideak.
2021 hasi zenetik sei motorzale hil dira Euskal Autonomia Erkidegoan, istripuz.