Gizartea -

Ez dute grebarik egingo

Iberiako kabinako langileek ez dute grebarekin bat egingo

Iberia Express filial berria sortzeko egitasmoaren berri jasota, enpresa batzordeak bilera egin du, egitasmo horri aurre egiteko neurriak pilotuen eta kabinako langileen artean adosteko.

Iberiako kabinako langileek greba egingo duten erabakiko dute. Argazkia: EFE
Iberiako kabinako langileek greba egingo duten erabakiko dute. Argazkia: EFE
Iberiako kabinako langileek greba egingo duten erabakiko dute. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pilotuak eta kabinako langileak ordezkatzen dituen Iberiako enpresa batzordeak bilera egin du gaur. Iberia Express filial berria sortzeko egitasmoaren aurrean protesta egiteko bi langile taldeen arteko adostasuna lortzea izan da bilera horren helburua. Pilotuek greba egingo dutela nabarmendu dute, nahiz eta gainerako langileek protesta ez babestu, baina kabinako langileek ez dute grab hori babestuko; izan ere, beste lan-egutegi bat dute.

Batzordea pilotuak ordezkatzen dituen Seplako hamar ordezkarik eta kabinako langileen 22 ordezkarik osatzen dute.

Pilotuek abenduan greba egingo dutela nabarmendu dute, nahiz eta gainerako langileek protesta ez babestu. Hala ere, oraindik ez dituzte erabaki lanuzteak egiteko egunak, lurreko eta kabinako langileen erantzunaren zain baitaude.

Baliteke greba egunek Gabonetako ospakizunekin bat egitea, pilotuek 10 egun lehenago iragarri behar badituzte ere, oraindik egun batzuk baitituzte erabakia hartzeko. Gainerako langileek, berriz, hamabost egun lehenago iragarri behar dituzte.

Iberiako pilotuen arabera, 300 milioi euro aurrezteko proposamen bat egin diote konpainiari, eta Iberiaren proposamenarekin 100 milioi euro aurreztuko lirateke. Horren aurrean, enpresaren helburua, gastuak murriztea baino, Madril-Barajas aireportuko operazioak babesten dituen pilotuen hitzarmena haustea dela uste dute pilotuek. Gainera, Iberia Express sortzeak hitzarmen kolektiboa urratuko du, horien iritzian.

Kabinako langileei dagokienez, Stayla sindikatuak gaurko bileran erabakitzen dena babestuko duela adierazi du.

Sitcpla sindikatuak, berriz, kontu handiz hartu du greba egiteko aukera, baina bat egin du pilotuekin konpainiarekin komunikazioak porrot egin duela esaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea