Gizartea -

Gatazka, Osasunean

Jaurlaritzak ez du egokitzat jo Errioxako Gobernuaren proposamena

EAEko eta Errioxako Osasun ordezkariak berriro bilduko dira gatazkari irtenbidea aurkitzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko Osasun Sailak ez du egokitzat jo Errioxako Administrazioak mugako hiritarrak artatzeko aurkeztutako osasun proposamena.

Osasun Saileko iturrien arabera, aurkeztutako proposamena "ez da egokia" Arabako herritarrei ez dielako osasun-laguntza bermatzen eta ordain ekonomikoa eskatzen jarraitzen duelako.

Bestalde, Errioxako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari bidalitako proposamenak Arabako gaixoek gehien eskatzen dituzten medikuntza espezialitateak kanpoan utzi ditu.

Eusko Jaurlaritzaren proposamena

Joan den astean Eusko Jaurlaritzak agiri bat bidali zion Errioxako Gobernuari, erkidego bietako gaixoak artatze aldera gatazka nola konpondu behar den azaltzeko.

Eusko Jaurlaritzak laguntza-zerbitzuak proposatu zizkion Errioxakoari Arabako zein Errioxako gaixoek sortzen dituzten gastuen trukean, baina Errioxako Gobernuak ordain ekonomikoak eskatzen ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea