Gizartea -

Nafarroa

Gidari bat salatu dute mozkortuta gidatu eta zuhaitz baten aurka talka egiteagatik

Arnastutako aire litroko 0,44 miligramoko alkohol-maila eman du alkoholemia-proban, eta autoa erabat hondatuta gelditu da.

Tuterako Udaltzaingoak utzitako argazkia.
Tuterako Udaltzaingoa
Tuterako Udaltzaingoak utzitako argazkia.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

La Policía Local de Tudela (Navarra) ha denunciado a un conductor por conducir ebrio y chocar contra un árbol tras salirse de la carretera en el polígono la Barrena. El conductor ha dado 0,44 miligramos de alcohol por litro de sangre en la prueba de alcoholemia.

Según la Policía Local, los hechos ocurrieron sobre las 21:15 horas de ayer. Asimismo, el vehículo resultó siniestro total, y los agentes dieron parte del accidente al Departamento de Patrimonio del Ayuntamiento de Tudela, para reclamar por los daños ocasionados.

Tuterako Udaltzaingoak gidari bat salatu du mozkortuta gidatu eta errepidetik atera ostean zuhaitz baten kontra talka egiteagatik. Istripua Barrena industrialdean jazo zen, gaueko 21:15ean. Gidariak positibo eman zuen alkoholemia proban, arnastutako aire litroko 0,44 miligramoko alkohol-maila atzeman baitzioten.

Udaltzaingoak jakitera eman duenez, autoa erabat hondatuta gelditu zen, eta agenteek gertatutakoaren berri eman zioten Tuterako Udaleko Ondare Departamenduari, gidari horrek egin dituen kalteen aurrean erreklamazioa jar dezan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Tutera Gizartea Eguneko albisteak Albisteak