Gizartea -
Nafarroa
10 gazte salatu dituzte Iruñeko etxebizitza bateko festa batean parte hartzeagatik
Foruzaingoak uste du "jende gehiago egon zitekeela barruan", baina agenteak ezin dira etxebizitzetara baimenik gabe sartu.
E. G. | EITB MEDIA
Foruzaingoak 10 gazte salatu ditu bart covid-19aren hedapena geldiarazten saiatzeko neurriak urratzeagatik.
Foruzaingoak Twitterren duen kontuan azaldu duenez, hainbat agente Iruñeko etxebizitza batera joan dira bart, barruan ikasleen jai bat ospatzen ari zen susmopean.
Legez, agenteak ezin dira etxebizitza batera sartu baimen judizialik gabe, eta beraz, atea jo dute. Gazteek "50 minuturen buruan" zabaldu dute atea, eta 10 lagun atera dira bertatik. Identifikatu eta salaketa jarri dute euren kontra.
Dena dela, Foruzaingoak uste du "jende gehiago egon zitekeela barruan".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea