Gizartea -

Koronabirusa

82 covid-19 kasu atzeman dituzte Nafarroan, beheranzko joera berretsiz

2.492 proba egin ziren atzo, bezperan baino zertxobait gehiago, eta positibotasuna % 3,29ra jaitsi da. Foru Erkidegoak zazpi egun daramatza, jarraian, % 5eko positibotasunetik behera.

Osasun langile batzuk laborategian lanean. Argazkia: EITB Media
Osasun langile batzuk laborategian lanean.
Osasun langile batzuk laborategian lanean. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Osasun Sistemak 82 kasu positibo berri atzeman zituen atzo, aurreko egunean baino 14 gutxiago, Nafarroako Gobernuaren behin-behineko datuen arabera.

Ostiralean 2.492 proba egin zituzten (1.661 PCR eta 831 antigeno test) eta horrek esan nahi du positibotasuna % 3,29koa izan zela. Foru Erkidegoak zazpi egun jarraian daramatza % 5eko positibotasunetik behera.

Astean zehar, 139 kasu atzeman dituzte astelehenean ( % 4,8), 89 asteartean ( % 2,9), 97 asteazkenean ( % 3,4), 96 ostegunean ( % 4,1) eta 82 ostiralean.

151 pertsona daude une honetan ospitaleratuta covid-19agatik (10 pertsona ospitaleratu zituzten atzo) eta horietatik 23 ZIUn daude, bezperan baino bi gutxiago.

Gainera, atzo ez zen hildakorik izan, baina aurreko egunetan hil zen pertsona baten kasua jakinarazi zen (97 urteko gizona).

Nafarroan, guztira, 1.079 pertsona hil dira covid-19arekin, pandemia hasi zenetik, eta 50.299 pertsona kutsatu dira.

Zonaldeka, Iruñean eta bere eskualdean errepistratu ziren kasu positibo berrien % 55, Tuteran % 7 eta Lizarran % 2 eta gainerakoak Nafarroan zehar banatu egon ziren.

Erregistratutako kasu berrien adin-tarteei dagokionez, 45 eta 59 urte bitartekoak izan ziren gehienak ( % 35), 15 eta 29 urte bitartekoak hurrengoak ( % 18) eta 15 urtetik beherakoak ondoren ( % 16). 30-44 urtekoak ( % 14) 60-75 bitartekoak ( % 11) eta 75 urtetik gorakoak ( % 6) izan ziren hurrengoak.

613 kutsatze EAEn

Euskal Autonomia Erkidegoan, berriz, 613 positibo berri atzeman dituzte azken egunean, bezperan baino 30 gutxiago: 367 Bizkaian, 162 Gipuzkoan eta 71 Araban. Positibotasuna % 5,5era igo da hiru egunez jaisten aritu ostean.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Nafarroa Tutera berriak Gaixotasunak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Osasunari buruzko albisteak Medikuak Erizaintza gaur Medizinak albisteak Txertoak azken ordukoa Zer gertatu da Barañain herrian? Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Anbulatorioak albisteak Osasunbidea gaur