Gizartea -
Koronabirusa
Simon: 'Neurri eraginkorrak, Erdi Arokoak edo etorkizunekoak, erabili egingo ditugu'
Espainiako Osasun Alertak eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroko zuzendariak horrela erantzun die Luis Angel Garrido EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko epailearen adierazpen polemikoei.
agentziak | eitb media
Fernando Simon Espainiako Osasun Alertak eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroko zuzendariak erantzun egin die Luis Angel Garrido EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko epailearen adierazpen polemikoei, eta esan du neurriak eraginkorrak badira,"Erdi Arokoak edo etorkizunekoak izan", indarrean jarriko dituztela.
Garrido polemikaren erdigunean dago, EAEko Auzitegi Nagusiak ostalaritza berrirekitzea baimendu bezperan irratsaio batean esandakoengatik. "Epidemiologoak ikastarotxo bat egin duten familia medikuak dira", adierazi zuen Garridok, eta covid-19aren kontra Espainiako Estatuan eta hainbat herrialdetan hartutako neurriak Erdi Arokoekin parekatu zituen.
"Askotan nahastu egiten da Medikuntzaren helburua, ez baita gaixoak edukitzea, baizik eta gaixorik ez egotea, eta osasun publikoa da horren ardura nagusia duena", berretsi du agintariak.
Era berean, Silvia Calzon Estatuko Osasun idazkariak osasun publikoko profesionalek eta epidemiologoek egiten duten lan "ikusezina" goraipatu du.