Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

21 urteko gizon bat atxilotu dute Iruñean, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik

Atxilotua Iruñeko bizilaguna da, eta "biktimaren beldurraz baliatu zen erasoa egiteko".

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak 21 urteko gizon iruindar bat atxilotu zuen iragan asteburuan, Iruñean, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita.

Ustezko erasotzailea biktimarekin gelditu zen, lagun batzuekin elkartzeko aitzakiarekin. Aspaldiko ezagunak dira.

Hala ere, ustezko erasotzailea bakarrik agertu zen hitzordura. Bera bizi den atarira eraman zuen gizonak emakumea, eta bertako gela komunitario batean sexu-erasoa egin zion. Poliziaren esanetan, "biktimaren beldurraz baliatu zen erasoa egiteko".

Atxilotua Iruñeko 3. Instrukzio Epaitegiko epailearen esku utzi dute.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak haurrak Iruñeko albisteak Tratu txarrak Espainian Gaurko albisteak Nafarroan Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa gaur Sexu erasoak Gazteak gaur