Gizartea -
SARIAK
ONCEren Cuponazoak 100.000 euro utzi ditu Zumaian
Lau kupoi saritu dituzte Gipuzkoako udalerrian, eta 25.000 euro irabazi ditu bakoitzak.
EITB MEDIA
ONCEren kupoitzarrak 100.000 euro banatu ditu Zumaian (Gipuzkoa) saritutako lau kupoitan. Horietako hiru herriko harategi batean saldu zituzten.
ONCEk azaldu duenez, lau kupoi sarituak (25.000 euroko saria du bakoitzak) Euskal Autonomia Erkidegoan aurten banatu dituen 10 milioi euroko zerrendara batu dira.
Kioskoa Patxita Etxezarreta kalean duen Plácido Martinez ONCEko saltzailearen esanetan, lau kupoi horietako hiru ONCEren produktuak saltzen laguntzen dien Juanjo Larrañaga harategian saldu zituen. Laugarren kupoia, berriz, kioskoan saldu zuen.
Saltzailearen arabera, larunbatean "bezero batzuek sariak eskertu nahi izan zituzten" eta "pastelak eta xanpaina" eraman zizkioten, ospatzeko.
ONCE Euskadik urtarrilean banatu dituen sariak, besteak beste, Bilbo eta Donostia aldera iritsi dira (Gabonetako aparteko sariak zortzi milioi euro banatu zituen bertan), baita Gallartara eta Laudiora ere.