Gizartea -
Osasun gatazka
Bengoak eta Errioxako Osasun sailburuak ez dute akordiorik lortu
Arabar Errioxako pazienteak Errioxan atentziorik jaso gabe jarraituko dute. Bileran batzorde tekniko bat sortzea erabaki dute, abenduaren 1a bainolehen akordio bat erdiesteko.
Erredakzioa
Arabar Erriozako pazienteak Errioxako osasun zerbitzuetara joan ezinda jarraituko dute. Izan ere, Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako osasun sailburuaren eta Jose Ignacio Nieto Errioxakoaren arteko bilera akordio barik amaitu da.
Gatazka iragan irailean sortu zen, Errioxako Gobernuak inguruko euskal udalerrietako pazienteak artatzeari uko egin baitzion Gasteizko Gobernuarekin akordio bat lortu arte. Neurri horrek Arabar Errioxako pazienteei eragin die gehienbat.
Eusko Jaurlaritzako iturriek Europa Press albiste agentziari jakinarazitakoaren arabera, batzorde tekniko bat sortzea adostu dute bi sailburuek, abenduaren 1a baino lehen akordio bat lortzeko asmoz.
Errioxak Arabar Errioxako 11.000 pazienteak artatzea nahi du Eusko Jaurlaritzak, hau da, iragan iraila arte egondako egoerara bueltatzea nahi du. Bestalde, Errioxako Gobernuak paziente "konplexuengatik" "ordainak" jasotzea eskatzen dio Jaurlaritzari.
PP
Bestalde, Ruben Garrido Oyongo alkateari gose-greba uzteko eskatu dio Iñaki Oyarzabal Euskadiko PPko idazkari nagusiak, Errioxaren eta Euskadiren arteko osasun gatazka "bideratuta" dagoelako.
"Gose-grebaren amaiera gehiago ez atzeratzeko eta bere senide eta herriarekin bueltatzeko eskatu diogu alkateari, helburua bete duelako, bere herritarrengatik borroka egitea, alegia", adierazi du Oyarzabalek.