Gizartea -
Urriaz geroztik desagertuta
Kordobako haurrak ez zirela jolas parkean egon ziurtatu du Poliziak
Cruz Conde parkeko segurtasun kamerek hartutako irudietan aita kotxe baten barruan ikusten da, baina ez dago adingabeen arrastorik. Aita baldintzarik gabeko espetxean dago.
Erredakzioa
Poliziaren ikerketaren arabera joan den urriaren 8an Kordoban desagertutako Ruth eta Jose 6 eta 2 urteko neba-arrebak ez zirela parkean aitarekin izan jakinarazi du Publico egunkariak.
Iturri honen arabera, Cruz Conde jolas parkeko segurtasun kamerek Jose Breton adingabeen aita auto baten barruan grabatu zuten, baina irudi horietan ez dago neba-arreben arrastorik. Hauxe da ikerketaren arduradunek ondorioztatu dutena. Aitak miatutako etxetik parkera egindako bidea berreraikitzen saiatu dira, eta kamerekin angulo eta argitasun berdinarekin hainbat simulazio egin ostean hori frogatu dute. Hala, Poliziaren iritziz, haurrak ez ziren Las Quemadillasko etxetik atera.
Aita joan den urriaren 21etik baldintzarik gabeko espetxean dago.