Gizartea -

TRAFIKOA

Auto-ilarak N-1 errepidean, EAEko ostalarien protestagatik

Ostalarien kolektiboa Ordiziatik irten eta Donostiara doa; ostalarien 30 bat ibilgailuk osatzen dute eskuineko erreitik doan auto-ilara.

Naiara Ballesteros | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko ostalarien kolektiboak koronabirusaren pandemiari aurre egiteko ezarritako neurrien aurka egindako protestak zirkulazio arazoak sortu ditu N-1 errepidean, Donostiarako noranzkoan, Segurtasun Sailaren arabera.

Ostalariak Ordiziatik atera eta Donostiara abiatu dira N-1 errepidetik, eskuineko erreitik, 30 bat ibilgailutan. Protestariek oso mantso egin dute ibilbide osoa, eta, ondorioz, ilara luzeak sortu dira errepide horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Osakidetza Donostia Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Jatetxeak Erizaintza Sendagaiak Tabernak Txertoak N-1 Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea