Gizartea -
Ipar Euskal Herria
Poliziak emakume bat hil du Baionan, tiroz
Gertakariak 01:00a aldera jazo dira Baionako Marechal-Soult etorbidean. Polizia judizialak ikerketa abiatu du, eta agente bat atxilotu dute.
E.G. | EITB MEDIA
Frantziako Poliziak emakume bat hil du gaur Baionan (Lapurdi), tiroz, Sud'Ouest kazetak jakitera eman duenez. Baionako Marechal-Soult etorbidean jazo dira gertakariak, 01:00a aldera. Agente bat atxilotu dute.
Informazioaren arabera, 37 urteko emakumeak gidatzen zuen autoa ez omen da gelditu poliziaren kontrol batean, eta ihes egin du. Jarraika hasi zaizkio, eta emakumearen autoa polizia-ibilgailuaren kontra joan ei da. Orduan egin omen dute tiro agenteek. Emakumea larri zauritu da, eta ospitalean zendu da handik gutxira.
Polizia judizialak ikerketa bana abiatu du: bata polizia agenteen kontrako hilketa saiakeragatik, eta bestea "aginte publikoa duen norbaitek egindako hilketa saiakeragatik". Agente bat atxilotu dute.