Gizartea -

KORONABIRUSA

PCR probak egingo dizkiete Errenteriako hileta elizkizunetara bertaratutakoei

Probak Reina Aretoan egingo dituzte, Xenpelar kaleko 3 zenbakian, ostegunean, abenduaren 31n, 09:00etatik 14:00etara.

PCR probak. Argazkia: EFE.
PCR proba bat
PCR probak. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errenteriako (Gipuzkoa) Asuntzion parrokian abenduaren 22ko 19:00etan hileta elizkizunera joan ziren pertsonei PCR probak egitera joateko eskatu diete Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak, osasun erakundeok egiten ari diren zaintza eta kontrol lanen barruan.

Proba egiteko harremanetan jarri behar dira Iztietako osasun zentroarekin (943 00 79 40) edo osasun aholkularitzarekin (900 20 30 50), asteazken honetako 10:00etatik osteguneko 12:00ak arte.

PCR probak Errenteriako Reina Aretoan egingo dira, Xenpelar kaleko 3 zenbakian (sarrera atzealdeko plazatik), ostegunean, abenduaren 31n, 09:00etatik 14:00etara, eta emaitzak SMS bidez bidaliko dira.

Azkenik, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazi diete covid-19arekin bateragarriak diren sintomak badituzte, hau da, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasunak edo usaimen galera, beren etxeetan bakartu eta osasun zentrora deitzeko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Errenteria Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak