Gizartea -
GERTAKARIAK
Gazte bat larri zauritu da Orion, olatu batek kolpatuta
Ertzaintzako patruila batek erreskatatu du gaztea, konorterik gabe zegoela, eta itsarora eramatea eragotzi du.
EITB MEDIA
Ertzaintzako patruila batek Orioko (Gipuzkoa) malekoian olatu batek eraman duen gazte bat erreskatatu du. Dirudienez, gaztea Zarauzko Arraun Taldeko arraunlaria da eta une hartan moilan entrenatzen ari zen taldekide batzuekin batera. Larri zauritu da gaztea, eta hiltzeko zorian ere egon da.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, biktima konorterik gabe zegoen eta patruilaren "esku-hartze azkarrak" itsasora eramatea eragotzi du.
Denboraleak olatu handiak eragin ditu kostaldean. Gaur, astelehena, alarma gorria egongo da nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatik, 7-8 metroko olatuak espero baitira.