Gizartea -

TRAFIKOA

EAEko mendate guztiak zabalik daude, baina kateak behar dira Herrera mendatean

Agintariek arretaz gidatzeko gomendioa eman dute honako mendateetan: Aiurdin, Altube (AP-68), Azazeta, Barazar, Barrerilla, Bernedo, Larreineta, Opakua, Urduña, Urkiola eta Zaldiaran.

Auto-ilarak Zuian (Araba). Argazkia: Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritza
Auto-ilarak Zuian (Araba).
Mendateetan arretaz gidatu behar da bota duen elurragatik

1:12

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko mendate guztiak zabalik daude astelehen arratsalde honetan, baina azken orduetan bota duen elurraren ondorioz, ibilgailu guztiek kateak behar dituzte Herrerako mendatean (Araba), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ildo horretatik, agintariek arretaz gidatzeko gomendioa eman dute honako mendateetan: Aiurdin, Altube (AP-68), Azazeta, Barazar, Barrerilla, Bernedo, Larreineta, Opakua, Urduña, Urkiola eta Zaldiaran.

Gaur goizean, Herrerako mendatea itxi behar izan dute elurraren ondorioz, bigarren mailako errepide sarean. Sare nagusia berriz, zabalik egon da Euskal Autonomia Erkidego osoan.

Araban, ibilgailu guztiek neguko pneumatikoak edo kateak behar dituzte Barrerillako mendatean. Urduñako mendatean, turismoek eta kamioiek kateak eraman behar dituzte eta itxita dago ibilgailu artikulatuetarako.

Horrez gain, Ertzaintzak ohartarazi duenez, arretaz gidatu behar da N-622 errepidean, Gasteiz eta Altube artean, elurra ari baitu eta txapa istripu bat izan da Zuia parean; ez da inor zauritu.Bestalde, Getaria eta Zumaia arteko N-634 errepidea itxita egon da astelehen honetan, 15:00etatik 21:30 arte, euskal kostaldeari eragiten dion olatu denboralearen ondorioz.

Testuiguru horretan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alarma gorria ezarri du gaur, lehen bi milietan itsasaldeko arriskuagatik, 8 metro baino gehiagoko olatuak neurtu baitira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Denboraleak Eguraldia Gizartea Elurra Eguneko albisteak Albisteak