Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek 51 urteko bikotekidea hil du Ciudad Realen

Bikotekideak biktima lepoan larri zauritu du, eta ondorioz emakumea hil egin da. 46 urteko erasotzailea atxilotu dute dagoeneko. Indarkeria matxistako aurrekariak ditu.

E. L. | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek 51 urteko bikotekidea hil du Villarrubia de los Ojosen (Ciudad Real). Bikotekideak biktima lepoan larri zauritu du, eta ondorioz emakumea hil egin da.

Guardia Zibileko iturriek baieztatu dutenez, atxiloketa 21:45 aldera egin dute, bilaketa dispositiboa martxan jarri ondoren. 46 urteko atxilotuak indarkeria matxistako aurrekariak ditu.

112 larrialdi zerbitzuko iturriek jakitera eman dutenez, krimen matxista 17:39an gertatu da, Carmen Etorbideko etxebizitza batean. Guardia Zibilak eta Udaltzaingoak emakumea bizirik topatu dute. Arma zuri batekin lepoan larri zauritu dute.

Osasun zerbitzuak bertaratu dira, besteak beste, biktima artatu duen medikua, bi anbulantzia eta helikoptero bat. Hala ere, ezin izan dute emakumea suspertu.

Guardia Zibileko iturriek baieztatu dutenez, bikotekideak hildakoari eraso egin dio. Elkarrekin bizi ziren etxebizitzan.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera:  900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainia Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa