Gizartea -

Eguraldia

Elur maila 500 metrora jaitsi liteke gaur

Abisu horia elurragatik bihar 9:00ak arte egongo da aktibatuta. Eguberriko protagonista hotza izango da. Elur-maila 500-600 m ingurura jaitsiko da.

Elurra Belaten. Argazkia: Iosu Alonso
Elurra Belaten
Elurrak zuriz estali du Araba

1:42

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du, ostegunetik, barnealdean elurragatik. Eguberri egunean 500-600 metro ingurura jaitsiko da.

Gaur abisuak aktibatuta jarraituko du egun osoan. Elur-maila 500-600 metro ingurura jaitsiko da. Zaparrada txikiak espero dira egun osoan; tarteka zaparradak botako ditu, bereziki ipar isurialdean eta mendebaldean. Arratsaldean atertzera egingo du, baina negu giro goibelarekin jarraituko dugu.

Eguneko protagonista hotza izango da. Tenperatura maximoak 8-9 ºC ingurukoak izango dira ipar isurialdean eta 4-5 ºC ingurukoak hegoaldean

Elurra 600 metrora larunbatean eta 120 km/h-ko haize-boladak igandean

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatuta izango du larunbat honetako 09:00ak arte, elurteengatik. Barnealdean, 600 metro ingurura jaitsiko da, eta EAE ekialdeko kota zertxobait baxuagoa izan daiteke. Gainera, igandean 120 km/h-ko abiadura gainditu ahal izango dute haize-boladek.

Larunbatean, 21:00etan, abisu horia ezarriko dute barnealdean tenperatura minimoak/izozteak direla eta; izan ere, barnealdeko zenbait puntutan izozte ahulak espero dira, eta mendi inguruetan, berriz, arinak.

Igandean, hilak 27, abisu horia egongo da indarrean barnealdean 09:00ak arte tenperatura minimoak eta izozteak direla eta. Izozteak arinak izan litezke Araban.

Ordu horretan bertan abisu horia ezarriko dute haizeagatik 21:00ak arte. Hego-mendebaldeko haize-boladak 100 km/h-tik gorakoak izan daitezke haizeguneetan, bereziki arratsaldean, 110-120 km/h-tik gorakoak izan baitaitezke. 18:00etatik 21:00etara, hego-mendebaldeko haize-boladek 80 km/h-ko abiadura gainditu dezakete.

Bestalde, abisu horia ezarriko dute itsasaldeko arriskuagatik: nabigazioa lehen bi milietan, 18:00etatik 21:00ak arte. Olatuen altuera 3,5 metrotik gorakoa izango da eta azkar igoko da 5 metro ingurura iritsi arte. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2 metro inguruko olatuak izango ditu.

21:00etatik aurrera, abisua laranja bihurtuko da, olatuen altuera 5 metrotik azkar igoko baita, eta 6-7 metro inguruan kokatuko da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 4-5 metro inguruko olatuak izango ditu.

Alerta horia, Nafarroan

Nafarroan, berriz, ostegunean, 18:00etatik aurrera, jarri du indarrean alerta horia Estatuko Meteorologia Agentziak, bertan ere elurra egingo duelakoan.

Gabon eguneko 00:00ak arte egongo da indarrean alerta, Aemeten arabera. Dirudienez, 700 metroan kokatuko da elur maila.

Zeruan hodeiak izango dira nagusi, nahiz eta goizean ostarte batzuk irekiko diren. Arratsaldean ere lainotuta egongo da, hego-ekialdean salbu.

Tenperaturek behera egingo dute, batez ere, Pirinioetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gabonak Gizartea Elurra Eguneko albisteak Albisteak