Gizartea -
Etiopia
Maider Arostegi kooperantea senideekin kontaktuan jarri da, Etiopian desagertu ostean
Kooperante gipuzkoarra Wukron zegoen lanean, baina azaro hasieran hiria bonbardatu egin zuten eta harrezkero etxean ez zuten haren berririk.
EITB MEDIA
Maider Arostegi kooperante gipuzkoarra bere familiarekin harremanetan jarri da Etiopia hilabete luzez desagertuta egon ostean.
Arostegi Etiopiako Wukro hirira joan zen hezkuntza-proiektu bat garatzeko asmoz eta gerrak bertan harrapatu zuen. Armadak hiria bonbardatu zuen eta azaroaren 4tik familiak ez zuen bere berririk.
Alabaina, Radio Euskadik asteazken honetan baieztatu ahal izan duenez, kooperanteak familiarekin harremanetan jartzea lortu du.
Wukrotik autoz bi ordura dagoen hiri batera joan behar izan du telefonoz etxera deitu ahal izateko. Deia 30 segundokoa izan da soilik. Ondo dagoela eta Euskal Herrira laster itzuliko dela esan die senideei.