Gizartea -

GERTAKARIA

Bi atxilotu Agurainen, etxebizitza bat okupatu eta kalteak eragin ostean

Astearte honetan, goizeko 10:15ean, Ertzaintzak partikular baten deia jaso zuen, bi pertsona legez kanpo etxebizitza baten barruan zeudela ohartaraziz.

A. S. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

49 eta 56 urteko bi pertsona atxilotu dituzte astearte honetan Agurainen (Araba), legez kanpo etxebizitza bat okupatu eta kalteak eragitea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Atzo, asteartea, 10:15ak aldera, partikular baten deia jaso zuen Ertzaintzak, bi pertsona legez kanpo etxebizitza baten barruan zeudela ohartaraziz. Berehala, Ertzaintzaren Herritarren Babeserako patruila bat Aguraingo etxebizitza horretara joan zen.

Lekuko batekin hitz egin ondoren, eraikinera sartzeko ateak eta eraikineko beheko solairuko bi ateek sarrailak hautsita zituztela jakin zuten, eta etxeetako batekoa sarraila aldatuta zegoela.

Une horretan, agenteek etxeko txirrina jo zuten, eta, bertan zeuden bi pertsonak identifikatu eta lehen aipatutako kalteak egiaztatu ondoren, atxilotu eta ertzain-etxera eraman zituzten. Bi atxilotuak epailearen esku geratuko dira Gasteizko Guardiako Epaitegian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal musika bideoak Gizartea Eguneko albisteak Agurain argazkiak Gaurko azken ordukoa Arabako Lautadako kuadrilla