Gizartea -
Nafarroa
Gidari bat salatu dute Tuteran, THCn eta metanfetaminan positibo eman ostean
Halaber, Poliziak establezimendu bat eta bi pertsona salatu ditu etxeratze agindua ez errespetatzeagatik.
Agentziak | Erredakzioa
Tuterako (Nafarroa) Udaltzaingoak gidari bat salatu du THCn eta metanfetaminan positibo eman ostean. Asteleheneko 23:45ean jazo zen, patruila batek gidaria geldiarazi, eta drogen aurkako proba egin ziotenean.
Gidaria salatu egin zuten positibo eman ostean, eta gidatzen zihoan autoa udal-gordailura eraman zuten.
Covid-19aren neurriak betetzeari dagokionez, Tuterako Udaltzaingoak establezimendu bat salatu du astelehenean, 23:15ean etxez etxeko zerbitzua ematen harrapatu ostean.
Halaber, Poliziak beste bi pertsona salatu ditu, etxeratze agindua urratuz, 23:00ak jota zeudenean kalean ibiltzeagatik.