Gizartea -

Araba

Hainbat covid-19 kasu atzeman dituzte Gasteizko Txagorritxu ospitalean

Dena den, normaltasun osoz ari dira zerbitzua ematen ospitale horretan, segurtasun neurriak betez.

Gasteizko Txagorritxu ospitalea. ETBren bideo batetik hartutako irudia
Gasteizko Txagorritxu ospitalea
Baheketa egiten ari dira Txagorritxuko ospitalean, hainbat kasu detektatu ondoren

1:22

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez, hainbat covid-19 kasu atzeman dituzte Gasteizko AUO Txagorritxuko ospitalizazio-eremu batean.

Iturri horren arabera, kasuen berri izan dutenean, babes-neurri guztiak hartu dituzte, birusaren hedapena saiheste aldera: ospitalizazio-eremua goitik behera garbitu dute, kutsatutako pertsonen gertuko kontaktuak identifikatu dituzte eta baheketa egin dute ospitaleko langile guztien artean.

"Edozein esparrutan, osasun eremuan baita, kutsatzeak gerta daitezke. Garrantzitsuena da garaiz atzematea eta langileen zein pazienteen osasuna bermatuko duten neurriak lehenbailehen hartzea. Kasu honetan horixe egin dugu", azaldu dute ohar batean.

Azken orduan izandako covid-19ak kasuak gorabehera, Txagorritxu ospitalea normaltasun osoz ari da zerbitzua ematen, segurtasun neurriak betez.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Osasun albisteak Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa