Gizartea -
Droga-trafikoa
200 kilo marihuana aurkitu dituzte Bilboko portuan, altzarietan ezkutatuta
Drogak 1,3 milioi euroko balioa izango luke Erresuma Batuko merkatuan, kargamentua hara baitzihoan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Aduana Zaintzako agenteek, Guardia Zibilarekin elkarlanean, 200 kilo marihuana zeramatzan kargamentu bat atzeman dute Bilboko portuan, Erresuma Batua helburu zuten altzarietan ezkutatuta.
Atzemandako drogak 1,3 milioi euroko balioa izango luke merkatuan.
Bilbo eta Portsmouth (Erresuma Batua) lotzen dituen ferryan ibilgailuen eta salgaien ontziratzea kontrolatzen ari ziren aduana-zaintzako agenteek Espainiako hegoaldetik zetorren altzari-sorta bat atzeman zuten nazioarteko mudantza-garraio batean, susmagarria iruditu zitzaiena.
Altzariak portuko aduana-barrutiko ikuskapen-gunera eraman zituzten, eta horien barruan ezkutatuta kalitate handiko marihuana zuten pakete asko zeudela egiaztatu zuten.
"Kameleoia" izenarekin ezagutzen dute droga ezkutatzeko modu hori, eta Espainia hegoaldean ezarritako kolonia britainiarraren bigarren egoitzetako altzarien ohiko garraioa aprobetxatuz erabiltzen omen dute.