Gizartea -

Donostia

Metroaren tunelak pankartekin estali ditu Ehunek, "hormigoiaren mafia" salatzeko

Donostiako metroaren lanak "sare klientelar-mafiosoaren adierazlerik ilunenak" direla esan du mugimenduak, eta euskal errepublikaren beharra aldarrikatu du.

Ehun mugimendua, Donostiako metroaren tunel bat estaltzen. Argazia: Ehun
Ehun mugimendua, Donostiako metroaren tunel bat estaltzen.
Ehun mugimendua, Donostiako metroaren tunel bat estaltzen. Argazia: Ehun

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako metroaren lanetako tunelak pankartekin estali ditu Ehun mugimenduak "hormigoiaren mafia" salatzeko. Metroko "zulo guztiak zigilatuta", lanak gelditzeko eskatu, "lan hauek adierazten duten guztia seinalatu" eta euskal errepublikaren beharra aldarrikatu du mugimenduak.

Esan dutenez, "herritarron benetako beharrei erantzuten ez dieten" lanak dira Donostiako metrokoak, "polemikak inguratuta" daude eta. Gainera, "lurraren ezegonkortasunak kezka handitu egin du".

Ehunentzat, "metroaren zuloak frankismotik datorren eta 78ko erregimenarekin jarraitu duen sare klientelar-mafiosoaren adierazlerik ilunenak dira". Baliabide publikoak esku pribatuetara pasatzeko, "hamarkada luzeetan zehar, lotsarik gabe", mota honetako lan publikoak egin dituztela salatu du, "78ko erregimenak berak, legearen bitartez, ez bakarrik lapurreta hau baimendu, baita ere bultzatu egiten duelako".

"Denon ongizateari beharrean, gutxi batzuen poltsikoari garrantzi gehiago ematen dion Estatu batean" bizitzea alboratu eta "publiko-komuna babestuko duen markoa" lortzeko euskal errepublika aldarrikatu dute. Esan dutenez, "mafiakrazia Espainiaren esentzia da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako informazioa Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Garraio publikoa