Gizartea -

Koronabirusa

Derioko jaia antolatu zuten bost pertsonak identifikatu ditu Ertzaintzak

601 eta 30.000 euro bitarteko isuna jaso dezake jaian parte hartu zuen gazte bakoitzak. Gainera, Osasun Sailak ere zigor ditzake, zenbait neurri ez betetzeagatik.

Derioko jaian parte hartu zuen pertsonetako bat, Ertzaintzaren aurrean. Argazkia: EFE
Derioko jaian parte hartu zuen pertsonetako bat, Ertzaintzaren aurrean
601 eta 30.000 euro bitarteko isuna jaso dezakete Derioko jaian parte hartu zutenek

1:30

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Derioko (Bizkaia) San Jose komentuko ostatuko festa antolatu zuten bost pertsonak identifikatu ditu Ertzaintzak.

Segurtasun Sailak eitb-eus-i jakinarazi dionez, festan izan ziren gainerako pertsona guztiak (67 guztira) ere identifikatu dituzte, eta horietako bakoitzari jarri beharreko zigorra aztertzen dabil orain Ertzaintza.

Oraingoz, baina, ez dute argitu zein den antolatzaile eta parte-hartzaile bakoitzak izango duen zigorra, baina 601 eta 30.000 euro bitarteko isunak jaso ditzakete. Gainera, Osasun Sailak ere zigor ditzake, zenbait neurri ez betetzeagatik.

Ertzaintzak astelehen gauean jaso zuen abisua, 22:00ak aldera, ostatu horretan festa bat ospatzen ari zirelako hainbat lagun.

Bertaratutakoan, agenteek ikusi zuten 30 bat ibilgailu eraikinaren kanpoaldean aparkatuta zeudela, eta musika altu jarrita zegoela baieztatu zuten, baina ezin izan zuten eraikinean sartu, jabego pribatua delako.

Hortaz, 07:00etan dozenaka gazte ostatutik irteten hasi ziren eta, atera ahala, Ertzaintzak identifikatu egin zituen. Halaber, arauak urratzearren proposatutako isunak jakinarazi zizkien, alegia, baimendutako pertsona kopurua gainditzeagatik eta etxeratze-agindua urratzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak Derio Koronabirusa Gazteak