Gizartea -
Gertakaria
Etxean haur batekin indarrez gotortu den gizon bat atxilotu dute Iruñean
Gizonezkoak jarrera "oldarkorra" zuen eta objektuak jaurti ditu kalera, haur batekin eta emaztearekin San Jorge auzoko etxebizitza batean gotortu denean.
agentziak | erredakzioa
Foruzaingoak jarrera "oldarkorra" zuen eta emaztearekin eta haur txiki batekin Iruñeko San Jorge auzoan gotortu den gizonezko bat atxilotu du.
Agenteek jakinarazi dutenez, gizonaren bikotekidea izan da abisua eman diena. Sandua pasealekuko 44.ean izan da gertakaria, eta bertan aurkitu dute gizona etxebizitza batean gotortuta emaztearekin eta haur txiki batekin.
Gizonak jarrera "oldarkorra" omen zuen, eta kalera objektuak jaurti ditu. Suhiltzaileek puzgarri bat jarri dute badaezpada ere leihoaren azpian.
Ingurua hesitu ostean, foruzain negoziatzaile bat bertaratu da bitartekari lanak egitera. Azkenean gizona etxebizitzatik atera da eta atxilotuta eraman dute.